Kalean jolastu!

< Jolas guneak

Klikatu maparen zenbakietan jakiteko aurkituko duzun ezustekoa

1

Ingurumen abentura

FLORIDA PARKEAN

ADIN OROTAKOENTZAT

Zoaz hiriko parkerik enblematikoenetara eta murgildu ingurumen-abentura zoragarri batean: naturarekin bat egingo duzu.

UR–TANTAREN ANTZARA-JOKOA

Ura erabiltzeko da, baina zentzuz erabiltzeko.
Ikas ezazu ura zentzuaz eta senez erabiltzen, jolasen bidez.

Babeslea:

logo

EKO-BIZI

Ba al dakizu bizikleta konpontzen? Ikasteko aukera izango duzu gune honetan, eta aldi berean, hiriko bizikleten mailegu-zerbitzua ezagutuko duzu.
Halaber, Florida Parkean bizi diren “izaki bizidunak” ere ezagutuko dituzu.

Babeslea:

logo

INGURUMEN-ERAGILEAK

Enigma hau konponduko duen pertsonaren bila gabiltza. Galdutako energia-iturriak aurkitu eta ingurumen-agente bihurtu behar gara.

Babeslea:

logo

2

Koopera dezagun

AIHOTZ PLAZAN

ADIN OROTAKOENTZAT

Jolas entretenigarri hauen bidez Lankidetzaren alorreko jolasak ezagutuko dituzu. Zatoz gurekin: bidezko merkataritza zer den ikasiko duzu, baita ura eskura izatearen garrantzia zenbaterainokoa den ere.

Babeslea:

logo

3

Munduko, Europako eta Euskal Herriko herri jolasak

ANDRE MARIA ZURIAREN PLAZAN

ADIN OROTAKOENTZAT

Ba al dakizu zertan jolasten diren munduko beste herrialdeetan? Zatoz Ama Birjina Zuriaren Plazara eta gozatu atzo, gaur eta betiko jolasez.
Berdin dio adina. Zatoz ondo pasatzera!
Ekainaren 18tik 27ra!

Babeslea:

logo

4

Mahai jokoak

ESPAINIA PLAZAN

4 URTETIK GORAKOENTZAT

“Hiru fitxa lerroan, fitxa bat jan eta hogei zenbatu, zaldiak jauzi eta peoia mantso mugitu…”

Hemen, bakarrik zein familiartean, gozatu eta primeran pasatzeko jolasak dituzu zain. Ez berandutu, txanda galduko duzu eta.

Babeslea:

logo

5

Eraikuntza jokoak

ESPAINIA PLAZAN

3 URTETIK GORAKOENTZAT

Ausartzen al zara erronkarekin? Desafio bat egunero.

Gune honetan hau eta askoz gauza gehiago egiteko aukera izango duzu.
Proposamen bakoitza erronka bat izango da.

Babeslea:

logo

6

Estrategia jokoak

ESPAINIA PLAZAN

12 URTETIK GORAKOENTZAT

Murgildu istorio berrietan, pentsatu jokaldi bakoitza eta sortu zeure pertsonaia.

Babeslea:

logo

7

Areto jokoak

ESPAINIA PLAZAN

ADIN OROTAKOENTZAT

Partida hasi baino lehen, arauak ezarri beharko ditugu... Joko bakoitzak bere arauak ditu, guztiak jakingo dituzu?

Babeslea:

logo

8

Haur jolasen txokoa

PROBINTZIA PLAZAN

0TIK 5 URTERA

Jolas-espazio berri honetan bi proposamen eskaintzen dizkizugu, neurri bikoitzean goza dezazun. Zatoz gugana eta gozatu txikienekin jolasean.

Babeslea:

logo

9

Hezi egiten dugu jolasean

JUAN AIALA PLAZAN

4 URTETIK GORAKOENTZAT

Gasteizko Udal Ludoteken Sareak urtean zehar egiten dituen jarduerak aurkezten dizkizu. Haurrentzako programazioa da, beraiek gogoan.

Babeslea:

logo

10

Eraiki zeure hiria

POSTAS PLAZAN

ADIN OROTAKOENTZAT, FAMILIENTZAT BEREZIKI

Oraingoan ere 21 Zabalgunea Udal Hirigintza Elkarteak zure gustuko hiria diseinatu ahal izateko txokoa eskainiko dizu, gainera, Gasteiz zenbat eta nola aldatu den ikusi ahal izango duzu.

Babeslea:

logo

11

Teknologia berriak

KATEDRALAREN PLAZAN

ADIN OROTAKOENTZAT

Oraindik ezin izan baduzu eremu honetako berriak ezagutu, zatoz zure esperientzia jende gehiagorekin konpartitzera.
Aurten, Mejora Fundazioak pertsona guztiok nahi zaituzte - gazte zein adinekoak - gonbidatu nahi zaituzte jolas eremu amankomunean parte hartzera, ausartuko?

Babeslea:

logo logo

12

Bizitzeko hirigunea

LANDATXOKO PLAZAN

ADIN OROTAKOENTZAT, FAMILIENTZAT BEREZIKI

Jolasgune honetako protagonista Gasteizko Alde Zaharra da.
Leku berriak ezagutzeaz gain, gainera apaindu egin ahal izango dituzu, guztien laguntzarekin.

Babeslea:

logo

13

Ezagutzen al duzu Don Celes?

ANDRE MARIA ZURIAREN PLAZAN

ADIN OROTAKOENTZAT

Desafioak atsegin badituzu, hau da zure gunea. Probatu zure trebetasuna eta argitasuna eta Don Celesek zorionduko zaitu. Oraindik ez duzu ezagutzen? Guk aurkeztuko dizugu.

Babeslea:

logo

14

Ezagutu ezazu tranbia!

FLORIDA PARKEAN

ADIN OROTAKOENTZAT

Tranbia pertsona guztientzat da. Konpartitu ezazu zure esperientzia, eta har ezazu parte jolas berri honetan: tranbian norekin bidaiatu dezakezun eta txartela ateratzea zergatik den hain inportantea ikasiko duzu.

Babeslea:

logo

15

Musiketan

PEÑAFLORIDA KONDEAREN PLAZAN

ADIN OROTAKOENTZAT

Jolas gune berri honetan gorputz osoa afinatu beharko duzu, notei jarraitzeko. Zatoz eta gurekin konpartitu benetan bitxiak diren nota hauek.

Babeslea:

logo

16

Zure bozgorailua!

KATEDRALAREN PLAZAN

16 URTE BITARTEKOENTZAT

Espazio hau zuretzat pentsatua da, gehien interesatzen zaizunari buruz, eta hobeto jakin nahi duzunari buruz iritzia eman ahal dezazun. Foro honetan erantzunak aurkitu ahal izango dituzu, baita zure ideiak proposatu ere, besteek entzun ahal ditzaten. Har ezazu parte, erabil ezazu zure bozgorailua.

Babeslea:

logo